Berrehun Urte Geroago
Carlos Andrés Vallejo
Gaur, nire pentsamenduak baino konpainia gehiagorik gabe, berriro ere nire gurasoen herrira , nire aiton-amonen herrira itzultzen naiz, hiru egunez nire burua lurperatzeko, eta hirugarren egunean berpizteko asmoarekin, gaur egun “herri global” honetan, sistemak bizitzera behartzen gaituen lan bizitza estresagarri hau haize berriekin hartzeko asmoarekin ere.
Herria, Coupvray bezain txikia eta muino baten mendi magal txiki baten gainean zabaldua, hutsik dago, ez bait naiz “egun on” esateko inorekin topatzen eta nire etxerako bidean. Bi solairuko etxea da, bi isurkiko teilatua dauka, tximinia, lorategi txiki bat aurrekaldean eta garajea atzekaldean. Nahiz eta kanpotik, Louis Braillereren etxea bisitatu duen edonorri hura gogora zezakeen, barrutik, behar bezala berrituta eta hornituta dago, oraindik zahar usaina duen txokoren bat eta garai bateko oroitzapenak mantenduz.
Eguna zoragarria da, LB-1809 a aparkatu, ekipajea nire gelan utzi eta etxea gainetik ikuskatu eta gero, eguberriko egun honek kalera bultzatzen nau , herria noraezean miazkatzera, nire zentzumenen leihoak irakitzen ditudan bitartean : Iturri Zaharraren ura berriro dastatzeko, Gurutzetik ( zelaien bedeinkapen sinboloa ) hain polita den herriaren panoramika ikusteko, loreen, zuhaitzen eta belar hezearen usaia sentitzeko, txorien kanta ( auskalo zer esaten duten) eta zikoinen krotoreo ikaragarria entzuteko ere.
Bueltan, pare bat txakur zaunkalari baino gutxitan hoskalari diren hoietakoak , behi batzuk - distantzia mantenduz badazpada- eta oinak eta oroitzapenak arrastaka eramaten duten agure batzuk agurtu eta gero, (ardiak eta oiloak jada ez dira ikusten herrian) herriko bi eskolen aurrean aurkitzen naiz: mutileena eta neskeena, biak aurrietan. Nire gurasoek orain dela…..bizitza oso bat! ikasi zuten eskolen aurrean hain zuzen ere.
Bapateko filial maitasun agerraldi batean, suposatzen dut, prakako poltsikotik nire azken modeluko aparailu teknologikoa ateratzen dut. Bertan, Google-n ( gure Jakintsu Jauna) bilatzen dut: “Llouis Braille 1818”.
Bai, badirudi zerbait aurkitzen duela…, irakurtzen hasten naiz: 1818: Louis Braille Coupvray-ko eskolan ikasi zuen itsuak ez diren ikasleekin. Klaseko listan hamargarrena zen.
Eskola horretan imaginatzen dut, bederatzi urterekin, irakurketa -idazketa koderik gabe, bere memoria ahalik eta gehien erabiliz, txori bat bezala, bere papua kultur aleaz betetzen. Zer etorkizun iluna berea, familiaren, ikaskideen eta irakasleen laguntza eta borondate ona izan arren! Baina…..berriro gure Jakintsu Jaunari galdetzen badiot: “Louis Braille 1819”? Ikus dezagun…...bai, badirudi informazio txiki bat ematen duela ere:
1819 ko Otsailak 15 an Louis Braille Pariseko itsu gazteen institutoan hasten da. Badirudi etorkizuna jada ez dela hain iluna!
Etxeko bidea jarraitzen dut, herriko eskolak atzean utzita. Etxera gertutatzen naizen heinean nere barruko ahots ezaguna behin eta berriz suspertu egiten dit belarrira: “Tira, igo ganbarara, igo ganbarara…...”
Oraingoz ez diot kasurik egiten eta Isaac Asimov-ek idatzitako alegiazko berrehun urteko itsu baten gora-beheren aitorpenak irakurrtzea eta ardo kopatxo bat dastatzea erabakitzen dut. Beraz, ardo botila irekitzen dut ( Coupvray zonaldekoa) eta Louis Braille eta hainbeste eman didaten , nahiz eta ni itsua ez izan, bere sei puntu magikoengatik topa egiten dut.
Ardo kopa bukatu eta hiru laurdenentan berriro bete ondoren nere barruko ahotsari kasu egiten diot eta ganbarara igotzen naiz. Jose Maria Sanchez Silvaren ipuin zoragarriaren protagonista hunkigarri Marcelino Pan y Vino moduan sartzen naiz kopa eskuan sendo hartzen daukadalarik, tanta bat ere erortzen ez uzteko.
Ez dago bertan gurutzefikarik, ezta mahai bate ere, baina bai esertzen naizen besaulki zahar bat. Nere ezkerraldean dagoen kaxa handi batean ardo kopa uzten dut.
Begiak itxi eta belarriak irekitzen ditut eta ardo goxoa dastatzen dudan bitartean, familiarrak diren bi ahotsak nere bitartez komunikatzen dira:
- Zer egiten duzu?
- Eskolako lagun bati gutuna idazten ari naiz
- Zikai horrekin?
- Puntzoia deitzen da. Begira, laukitxo hauetan sartzen diren sei puntuak zulatzen noa. Zulo ezberdinekin egin daitezkeen konbinazio esberdinetik letrak sortzen dira eta paperari buelta ematen diogunean…..ikusten duzu? Hatzekin letrak irakurri ditzakegu.
- Oso zaila da ikastea?
- Ez
- Irakats ahal didazu?
- Noski baietz, baina zertarako ikasi nahi duzu?
- Eskolan zaudenean zuri gutunak idazteko.
- Oraintxe bertan egingo dizut alfabeto bat, lau gauzatxo azalduko dizkizut eta ikusiko duzu zer azkar menperatzen duzun. Gainera zuk ez duzu atzekin irakurri behar, hori zailena da eta.
- Itxoin pixkat, arkatz bat ekarriko dut eta…….
- Ixo, isildu pixka bat mesedez -elkarrizketa mozten diet betan sartzen- orain nik hitz egin nahi dut eta: hamabi urte zeuzkan neskak eta hamairu mutilak. Uda bedeinkatu horretatik aurrera, eredua, puntzoia eta paper lodi hori etxetik aldatzen joan ziren: Oporraldietan, mutilaren etxean eta kurtsoan zehar, neskarenean. Eta hemen, oraintxe bertan tapa altxatzen dudan kutxa handi honetan , brailez idatzitako Grimm anaien zortzi liburuki ospetsuen ondoan, eredu horrek, puntzoi horrek eta mutilaren ( nire aitaren ) eta neskaren ( nere amaren) eskutitzek lo egiten dute.
Carlos Andrés Vallejo
Bartzelona, 2018-ko apirilaren 3an. Pontevedrako ONCE-ko Santiago Apostularen ikastetxean nire sarrerak 57 urte betetzen dituelarik.