SIÉNTATE CONMIGO
  Koldo Brailleri Egindako Gutun Irekia, Euskera (Pedro Zurita)
 

 

 

Koldo Brailleri Egindako Gutun Irekia.

Pedro Zurita

Koldo maitea:

Ez dira falta zorotzat jotzen nautenak, dagoeneko beste dimentsio batera pasatu zareten pertsonaiei gutunak idazteko aspaldi honetan sartu zaidan mania hau dela eta.

Horrela da... Joan den azaroan Valentin Hady-ri eskutiz bat helarazi nion Paristik. Bertan itsuek mundu osoan lan eremuan gozatu eta pairatzen dituzten arrakasta eta zailtasunak adierazten nizkion. Bide batez, nik uste dut, gutun hau ezagutzeak poztu egingo zintukeela, eta zure izena daraman aldizkari frantses batek martxoan argitaratu zuela jakitea gustatuko litzaizukeela. Zuri, internet-en bidez kopia bat igoritzeko modua aztertuko dut, ziur baitnago zeuk bai izango duzula sare honetarako sarbidea, eta ez dizutela, niri bezala, datorren hilabetean konektatuko zaituztela esaten.

Koldo, batzuetan badira triste jartzen nauten gauza batzuk, eta sumindu ere egiten nauten beste batzuk. Izan dira pertsonak, eta badira oraindik, zure sistemaren balioa ulertzen ez dutenak, eta beti zain daudenak bere ordez zer aterako den. Kirtenak halakoaak!! Nik, aitortu behar dizut, zure kodean idatzitako orri baten gainean eskuak jarri nituen lehen aldian (10 urte nituen orduan), ikaratu ere egin nintzela, eta nire artean pentsatu nuen inoiz ez nintzela puntu kaos hura dezifratzeko gai izango; baina, "bereziak" deritzoten eskola horietako batean egon eta hilabete batzuen buruan, muga psikologiko hori gainditu eta erraztasun handiz hasi nintzen ukimenaren bidez iraakurtzen

Daitekeena da, argi eta garbi adierazten ez bada ere, pertsonak euren zentzumen gaitasunaren arabera mailakatuak izatea; eta ikusten duena gutxi ikusten duena baino hobea denez, eta gutxi ikusten duena ezer ikusten ez duenaren gainetik dagoenez, ikusmen hondarren bat izanez gero, txikiena izanda ere, haurra edo pertsona helduari tintaz irakurtzen ikastea gomendatzen zaio, eta kasu askotan, ez zaio Braillearen ezistentziaz informaziorik ematen, ez berari ez bere familiari. Baina, bestalde, bidezkoa da aipatzea, Koldo, ni eskolara joaten nintzen aspaldiko garai hartan, nahikoa ikusten zuten umeak zure kodea hatzez tirakurtzen behartzen zituztela, eta, jakina, horrek ez zituenez batere motibatzen, nahiago zuten futbolean jolastu ikastera dedikatu baino.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, oraindik Optacon deitzen duten aparailu bat agertu zenean -benetan Koldo, gauza iraultzailea zen.- leku askotan irakurri nuen Braillearen azkena iritsia zela. Zer dela eta horrenbesteko ezinikusia, Koldo?. Hatzekin irakurtzea zarbait lizuna al da...? Ondotxo dakit zuk zeuk, Charles Barbier-ekin orduetan eta orduetan eztabaidatu ostean, ukimenaren bidezko perzepziorako sei puntuen konbinazioa aukerarik onena zela erabaki zenuela.

 

Begi bistakoa da zu oso konzientea zinela puntua marra baino hobeto egokitzen zela ukimenera.

 

Ideia zure institutoaren zuzendaritzari aurkeztean, ikusten zuten irakasleei ez zitzaien zure aurkikuntza gustatu. Pentsatzen zuten bide honetatik, itsuek izan zezaketen aspirazio bakarra Zerbitzu sekretuetan sartu ahal izatea litzatekeela.. zure kodea -zioten eurak- alferriko oztopoa izango litzateke ikusten duten eta ez dutenen arteko komunikazioan. Konturatzen naiz, zu asko saiatu zinela haiek konbentzitzen zure metodoaren bitartezirakurketa askoz ere azkarragoa izango zela, eta, ondorioz, informaziora iristeko modua askoz ere osoagoa.

Baina, zoritxarrez, gure mundu honetatik joan behar izan zenuen, jendeak zure sistemaren oinarria ulertzen zuela ikusteko satisfakzioa izan gabe.

Utzidazu, Koldo, nire frustrazioa zurekin konpartitzen, ia ia nire samina, aitaren etxeti ondasun batzuk lekuz aldatu behar zirela eta, norbaitek nire eskolako liburuak sugarritzat erabili zituelako. Liburuak hauek, aita, irakasle eta eskolako zaindari batzuen diktaketaren ondorioz, edo nik neuk , pentsatu ezinezko tokietan aurkitutako materialetatik abiatuta kopiatutakoak. Zenbat ordu ohostu nizkion nire nerabezaro xamurrean, aisialdiari edo lagunen arteko jatorduei dedikatu beharreko denborari, regleta eta punzoiaren poderioz, nire haur-liburutegia osatzeko! Eta, badakizu, Koldo, zer erantzun zidaten hura zergatik egin zuten galdetu nienean?..."Toki handia hartzen zutelako".

 

Eta beste horrenbeste gertatu zitzaidan europear udako oporretatik nire unibertsitateko egoitzara iritsi nintzenean: nire Braille liburu guztiak desagertuta zeuden. Halako gaiztakeriaren egilea nor zen jakitean, , honek arguiatu zuena hauxe izan zen: "Hain handiak eta itsusiak ziren!"

 

Eta, estetikaz ari garela eta, galde diezaietela (bide batez esanda) Montevideoko FBU-ko laguneiBraillez egindako liburu bat polita izan daitekeen ala ez

 

Solemneki aldarrikatzen dut, Koldo, zure sistema errugabea dela,, jarrerabatzuk sen onari egiten dioten atenttatuan. Adibiiidez, pertsona batek baino gehiagok aholkatzen zidanean autobusean, trenean edo abioian, Braillez ez irakurtzeko, horrek atentzioa gehiegi deitzen zuelako eta nire irudi negatiboa sortzen zuelako.

 

Eta, gustatuko litzaidake ,Koldo, zuk ondo somatzea nolako barne errebeldia sentitu nuen, 90 utean Mongolian, itsu bat aurkitu nuenean; herrialde hartan zientzalari moduan itzal handiko matematikoa; 30 urterekin ikusmena galdu, eta unibertsitatean irakasteko baldintza egokiak aurkitu zituena, eta ... nola mintzen ninduen, Koldo, bere kontaketak ebtzuteak!: magnetofono baten bidez ausnarketak ondorioak, formula matematikoak buruz ikasten pasatzen zituen orduak...! Bere momentuan esan zioten Brailleak ez ziola ezertarakoo balio izango.

 

Eta joan den ostiralean bertan, Libanon, gobernuaren goi-mailako agintari batek, bertan zeudelarik edo telefonoz, bere sensibilitateati esker gobernuaren bulegoetan lana aurkitu zuten pertsona itsuak harrotasunez erakusten zituen. Zein tamalgarria, ordea Koldo, asmo onen lote hartan lortutako arrakasten fruitu zen eta zuzenean ezagutu nuen pertsona bakarrak, berarekin aurrez-aurre hitz egiteko aukera izan nuenean, ea Braillea ikasi zuen egindako galderari ezezko erantzuna ematea!.

 

Eta, agian, Koldo, nahikoa da dagoeneko zure sistema zoragarriaren kontra egindako bidegabekerien tormento honekin gogaitarazteaz, eta gainera-onartzeko prest nago- bidegabekeria hauek, kasurik gehienetan, ezjakintfasun huts eta garbiak sortutakoak ziren, ziuraski, edo, baitabatzuetan ere, fede onaren izenean egindakoak.

Zorionez egoerari hemendik eta orainalditik begiratuta, zuk utzitako tresna liberatzaile jenial honek adorea ematen duen historia argitsua ere badaauka, eta baloratu, ulertu (maitatu ere bai) egiten dutenak hamaika dira gaur, eta haien artean, Koldo; inolako zalantzarik gabe, une honetan, Montevideotik hainbesteko entutsiasmoz eta maitasunez, helarazten dizudan gutun hau entzuteko pazientzia duten guztiak daude. Zure sistema –zeure abizenaz izendatzen dugu, Braille-a- Estatu Batuetan irakasten da, azken hilabeteotan gero eta gehiago , zeren eta, batzuen setakeria gorabehera, beste batzuk borrokatu egin ziren Batasunaren estatu askotako legeetan eratu zen printzipio hau ager zedin: nahi duenak Braillea ezagutu egin behar duela, beste edozein giza-eskubide bat bezala.

Gaur egun, zure Braillea duela gutxi pentsaezinezkoak zirenak baino kostu askoz ere txikiagoetan eta kantitate ikusgarrietan ekoizten da. Eta hori horrela da, Koldo, itsu askok eta ikusten duten askok pentsatu zutelako merezi zuela imaginazioa eta inteligentzia erabiltzea informatika eta elektronikaren aurkikuntzak Braillearen produkziorako aplikatzea ahalbideratzen zuten formulak bilatzeko. Benetan, Koldo, teknologia ez da izugarri erraza den zure kodea superfluo egiten ari, baizik eta bere aukerak indartzen.

 

Niretzat eta beste askorentzat, jadanik ez da utopia, bere bitartez, hiztegi eta enziklopedia mardulak kontsultatzea, CD rom-ak eta sarbide elektronikoko beste mekanismo batzuk erabilita. Ez dur dagoeneko, ezta arduratu behar ere, nire liburutegi pertsonala, benetan nire Braille liburutegia izango dena, egiteko bideragarritasunaz; bilketaren arazoa memorizazio elektronikoaren sistemei esker ekidin daitekeelako.

 

Eta nahiko nuke, Koldo, zure arreta ematen jarraitzeko indulgentzia izatea nire gutunaren lehen zatian agertzen diren jarreren guztiz kontrakoak isladatzen dituzten anekdota batzuk ezagutarazteko.

Semantika irakasle harekin gertatutakoaz ari naiz, 1.997an Cambridgen (Ingalaterra) udako ikastaro bat egin behar nuela eta, ni bere ikasleen artean egongo nintzela jakitean, bururatu zitzaion, zer eta..., hurrengo agudezia eta ingenuitate laudagarri hau: zegokion tailerraren hasierarako diagrama guztiak prest zituen, nola?: berak boligrafo batekin egitea lortu zuen erliebeaz. Ez ziren falta, ezta ere, zegozkien letrak, zure kodean eginda; missteriotsuki, zertarako zen jakin gabe norbaitek eskatu zidan alfabeto baten oinarrituta, hain zuzen ere.

 

Tokyoko aireportuko anderetxo haren kasua, joan den abenduan, disimulatzen ez nuen poztasunez, Espainiara itzull behar ninduen abioira igotzeko eginbehar praktikoak konpontzen saiatzen zen bitartean esan zidan: "Jauna, hemen dituzu duela aste bete abioian ahaztutako orriak". Eta pentsatu, Koldo, nire asmoa patuak zaramara eramam zitzala izan zela, nik ordurako ez nituelako behar. Baliabide modernoei esker , hori sarritan egin baitezaket, Koldo.

Etxera janaria eramateko zerbitzuaren kargu zegoen andere hura, eurekin kontratatuta neukan bazkari dietetikoa osatzen zuen plater ugaritasuna nola desberdintzen nuen ezagutzen interesatzen zena: "Ez ondoegi". (Eta aurreztu egiten dizkizut, Koldo, gertatutakoaren xehetasunak, janaria ezagurzeko nire usaimen trebeziek huts egin baitzidaten). Zein ederra berak izan zuen erreakzioa ikustea! "Ikusiko dut zer egin dezakedan". Hurrengoetan ontziak pegatinekin zetozen; haien bitartez berak konbenzioa egin zuen : borobila postrea iizateko, gurutze bat plater nagusia, eta marra bat aperitiboa. Txarrena zen hain urruti joan nahi izan zuela ze gauza bakoitzaren izena ere jarri zuen erliebez egindako idazkerari buruz berak zuen kontzeptuaren arabera, eta, entusiasmoz beteta, berriro jarri zen nirekin harremanetan bere ahalegin integratzailea ebaluatzeko. Baikortasun horren aurrean proposatzen ausartu nintzen berehala bidaliko nizkiola txartel eransgarriak, hauetan punzoi eta regleta txiki batez Braillea idazteko, regletaren atzean bistan zure alfabetoaren letrak agertzen zirelarik. Eta erronkak ez zuen inolaz ere ikaratu .

Ordutik aurrera huts bat ere gabe dena zure sisteman etiketatuta dator. Horrela, zailtasun gabe entsaladaren aliñoa okelaren saltsatik desberdindu dezaket. Ze poza, Koldo, bere hasierako jarrera benefaktorea, Valentin Haluy-ren erara, beste jarrera emanzipatzaileago bihurtu izana, hau baita, hain zuzen ere , Koldo, zure sistemak ahalbideratzen duena.

Seguru nago, Koldo, sinestuko didazula esaten badizut nik ez dudala, inolaz ere, ez apartekoa, ez pribilegioduna izan nahi; benetan antsiatzen dudana da, Asian, Afrikan, Amerika Latinoan oraindik topatzen ditudan haur eta helduek, eginahal eta denbora preziosoa liburuak eskuz kopiatzera dedikatzen dutenek, beste batzuek oso erraz produzituko lituzketen liburuak, izan dezatela gaur egun dauden diren oinarrizko tresnetara eta materialetara iristeko modua. Ez dut zalantzan jartzen, nire alde izango zaitudala jarraiko bi pertsona hauei egindako eskakizunean: David Blyth deritzon bati, esan didatenez mundu osoko itsuak ordezkatzen dituena; eta oso ederra eta argia den andere bati, Norma Toucedo izenekoari, jakin dudanez beraren esku utzi baitute alfabetatze aukeren hobetzea, biek egin dezaten bere esku dagoen guztia nire desio sutsua amets kimerikoa izan ez dadin.

Eta, badakizu zer esaten dizudan, Koldo?... Bada, aspalditik bost axola didada batzuek nire irudiaz pentsatzen dutena. Harrotasunez erakusten dut zure asmakizuna edonon. Zuk diseinatu zenuen moduan idatzitako materiala irakurtzen dut, zutik, etzanda, eserita..., edonola. Eta, nire sakelean, inoiz ez da falta, nire elikagaien eta postreen nire anderearen esku jarri nuen regletatxoa. Eta, gauza da, zure kodeak, Koldo, pertsona itsu asko eta askori- eta niri ere bai, jakina- duintasuna, askatasuna, autonomia eta gozamenispiritualeko ordu konparaezin ugari eman dizkigula.

 

Bene benetan agintzen dizut, leiala izango natzaizula, nahiz eta, badakidan, azken batean norbaitek, bideren batetik, nola edo hala, zuk mila zortziehun eta hogeita bostean munduari proposatutako sistema gaindituko duen beste zerbait aurkituko balu, bai zu, bai neu eta guztiok ere izugarri poztuko garela.

 

Zurea bihotz, bihotzetik

 

Pedro Zurita.

Montevideo, 1.996ko martxoaren 27an.

 

(Traducida del español por MARIA PILAR ROTETA ARTECHE, bajo la supervisión de Inma Arrieta, en octubre de 2003)

 

 

 

 

 

 

 

 
  Total visitas 905853 visitantes (1744266 clics a subpáginas)  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis